Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.
Taldekideak
Gorka Urbizu - ahotsa eta gitarra.
Galder Izagirre - bateria (2010etik).
David Gonzalez - baxua (2008tik).
Taldekide ohiak
Aitor Goikoetxea - bateria (1994-2010)
Mikel Lopez - baxua (1994-2008)
Aitor Oreja - gitarra (1994-2004)
No hay comentarios:
Publicar un comentario